edukia: Raspberry Pi emulazioa

This commit is contained in:
2026-01-29 13:45:42 +01:00
parent ddd0f2e38a
commit 95c1e3dac8
3 changed files with 34 additions and 4 deletions

View File

@@ -0,0 +1,31 @@
---
title: Bideojokoak Raspberry Pi batean
slug: raspberry-pi-emulazioa
description: >-
Nola erabili Raspberry Pi gailu bat bideojokoak emulatzeko.
tags:
- katxarreoa
added: "2026-1-25"
---
_Oharra: WIP bat da hau, oso berde dago._
---
Bikotea eta biok pote bat hartzen ari ginela, bigarren eskuko denda baten lehioan gelditu ginen. Bertan, hainbat bideo-kontsola "retro" zeuden salgai. Fantaseatzen hasi ginen, zeinen dibertigarria izango zen gaztetako bideojokoetara jostatzea. Etxeko kajoi batean _Raspberry Pi Model 3B+_ bat neukanez, emuladore bat instalatzea otu zitzaigun.
## Raspberry Pi-rako emuladoreak
"Bitxeatzen" hasi nintzenean, Raspberry Pi-an aintzinako bideojokoetara jolasteko ekosistema oparoa dagoela ikusi nuen. Polita da hau ikustea, baina, zer aukeratu? Ikusi nuenetik, hauek izan ziren, niretzat, aukerarik aipagarrienak.
### RetroPie
[RetroPie](https://retropie.org.uk/) izan zen nire lehen aukera, izan ere, hau zen ezagutzen nuen bakarra. Uste dut proiektu hau aitzindari izan dela kontu honekin eta, aspaldi, lankide batzuengandik izan nuen honen berri. Arazo handi bat du: 2022tik ez dela eguneratu.
### Batocera
[Batocera](https://batocera.org/) jokoen emulaziora bideratutako Linux distribuzio bat da. Nahikotxo eguneratzen da, interfaze ederra du eta oso erabilia da. Azkenean, hau da aukeratutako distribuzioa.
## ROM-ak eskuratzeko
- [/r/roms Megathread](https://r-roms.github.io/)