edukia: hobekuntzak

This commit is contained in:
2026-01-23 14:23:28 +01:00
parent 5610ccd2c8
commit ed1a4a81c7

View File

@@ -10,6 +10,6 @@ added: "2026-1-23"
`Anemoia` hitzak, inoiz bizi ez diren garaien nostalgia sentsazioa deskribatzen du. Norberaren memorian gordeta ez dauden baina kontakizun, irudi edo erreferentzia kulturalen bidez horren parte izanaren sentsazioak ekartzen duen malenkonia leun hori da. Antza, John Koenig idazleak bere [The Dictionary of Obscure Sorrows](https://www.thedictionaryofobscuresorrows.com/) libururako sortu zuen hitz berri hura. `Anemoia` hitzak, inoiz bizi ez diren garaien nostalgia sentsazioa deskribatzen du. Norberaren memorian gordeta ez dauden baina kontakizun, irudi edo erreferentzia kulturalen bidez horren parte izanaren sentsazioak ekartzen duen malenkonia leun hori da. Antza, John Koenig idazleak bere [The Dictionary of Obscure Sorrows](https://www.thedictionaryofobscuresorrows.com/) libururako sortu zuen hitz berri hura.
Behin baino gehiagotan sentitu izan dut anemoia. Kuriosoa da, XX. mendeko 80. hamarkadatik aurrerako irudiek pizten didatelako hau. Taberna mitiko batek ixten duenean, musika talde batek agur esaten duenean, aktibista historiko bati egindako elkarrizketa bat irakurtzen dudanean... Horiek guztiek, zeozer mugitzen dute nire barrenean. 1989 urtean jaio nintzen eta horren aurrekoak anemoia piztea bat dator aurreko definizioarekin. Ez da horrela 90. hamarkadarekin edo 2000 urteen hasierarekin, garai horretan bizi nintzelako. Akaso, nostalgia da sentitzen dudana. Edo garai horietan heldu izatearen anemoia sentsatzioa. Edonola ere, azkenaldian, ez dira gutxi malenkonia hori sentitzen ditudan momentuak. Behin baino gehiagotan sentitu izan dut anemoia. XX. mendeko 80. hamarkadatik aurrerako irudiek pizten didate hau. Taberna mitiko batek ixten duenean, musika talde batek agur esaten duenean, aktibista historiko bati egindako elkarrizketa bat irakurtzen dudanean... Horiek guztiek, zeozer mugitzen dute nire barrenean. 1989 urtean jaio nintzen eta horren aurrekoak anemoia piztea bat dator aurreko definizioarekin. Ez da horrela 90. hamarkadarekin edo 2000 urteen hasierarekin, garai horretan bizi nintzelako. Akaso, nostalgia da sentitzen dudana. Edo garai horietan heldu izatearen anemoia sentsatzioa. Edonola ere, azkenaldian, ez dira gutxi malenkonia hori sentitzen ditudan momentuak.
Uste dut, nire barrenean pizten den anemoia edo nostalgia horrek, gehiago esaten duela etorkizunaz iraganaz baino. Ez naiz eroriko iraganeko edozein denbora hobea zela pentsatzearen tranpan, baina argi dago orainak eta etorkizunak ez dutela itxaropenerako lekurik uzten. Posible da, ere, ezjakintasuna egotea iraganaren idealizazio horretan. Argi daukadana da, beste pertsona batzuekin batera gure mundua amesteko lanean nagoenean, ilusioak ez duela anemoia edo nostalgiarako lekurik uzten. Uste dut, nire barrenean pizten den anemoia edo nostalgia horrek, gehiago esaten duela etorkizunaz iraganaz baino. Ez naiz eroriko iraganeko edozein denbora hobea zela pentsatzearen tranpan, baina argi dago orainak eta etorkizunak ez dutela itxaropenerako lekurik uzten. Posible da, ere, ezjakintasuna egotea iraganaren idealizazio horretan. Argi daukadana da, beste pertsona batzuekin batera gure mundua amesteko lanean nagoenean, ilusioak ez duela anemoia edo nostalgiarako lekurik uzten.