--- title: "Cisco CCNA-1: Praktikarako apunteak" slug: cisco-ccna-1-praktika-apunteak description: >- Cisco CCNA-1 egin ondoren, praktikarako apunte nagusiak jasotzen ditut. tags: - katxarreoa added: "2026-6-1" --- Laneko kontuak direla eta, [Cisco CCNA-1](https://www.netacad.com/es/courses/ccna-introduction-networks?courseLang=en-US) ziurtagiria atera nuen. Bi zati ditu: test teoriko bat eta Packet Tracer simulatzaileko praktika bat. Hemen, simulatzailean erabilitako komando nagusiak jasoko ditut. # Gailuen konfigurazio orokorrak ## Hasierako konfigurazioak - Gailuak ezezagun zaizkion komandoak interneten bilatzea ekiditea. - Host izen bat ezartzea. - Hasierarako mezu bat erakustea. ``` no ip domain-lookup hostname X banner motd #Unauthorized access to this device is prohibited!# ``` ## Pasahitzak - Pasahitza ezartzea konfiguraziora sartzeko. - Pasahitzak enkriptatuta gordetzea. - Pasahitzek gutxienez 10 karaktere izateko araua ezartzea. ``` enable secret ZurePasahitza service password-encryption security passwords min-length 10 ``` ## SSH-a konfiguratzeko - Domeinu izena ezarri, RSA gakoak sortu ahal izateko. - Erabiltzaile/pasahitz bat sortu. - VTY (Virtual Teletype) linea guztiak (16 dira) konfiguratu: - SSH-a besterik ez onartu (telnet ezgaitu). - Datubase lokaleko erabiltzaileak erabili (gure kasuan, netadmin). - RSA gakoak sortu 1024 biteko luzerarekin. ``` ip domain-name netsec.com username netadmin secret netadminPasahitza line vty 0 15 transport input ssh login local exit crypto key generate rsa 1024 ``` ## Kontsolari pasahitza ezarri - Pasahitza konfiguratu. - Autentikatzeko pasahitza eskatzera behartu (`login`). ``` line console 0 password Pasahitza login exit ``` ## Konfigurazioa kontsolidatu ``` copy running-config startup-config ``` # Router-aren konfigurazioa ## Interfazeen konfigurazioa Interfaze bakoitzarekin: - Deskribapena sortu. - IP helbide eta maskara konfiguratu. - Interfazea piztu. ``` interface g0/0/0 description Connect to Subnet B ip address no shutdown exit ``` # Switch-aren konfigurazioa ## 1. VLAN-erako SVI (Switch Virtual Interfaze) interfazea konfiguratu - Deskribapena sortu. - IP helbidea eta maskara konfiguratu. - SVI piztu. - Atebiderako IP helbidea konfiguratu. ``` interface vlan 1 description Switch Subnet A ip address no shutdown exit ip default-gateway ``` ## Erabiltzen ez diren portuak itzali ``` int range f0/1 - 4, f0/7 - 24, g0/1 - 2 description Unused switch ports shutdown end ```