Files
txarli.dev/posts/hello-world.md

1.0 KiB

title, slug, description, tags, added, updated
title slug description tags added updated
Kaixo, Mundua! hello-world Horrela hasten dira proiektu guztiak frikion unibertsoan.
pertsonala
2025-11-3 2025-11-4

Kaixo, Mundua! Horrela hasten dira proiektu guztiak frikion unibertsoan. Nik nire proiektu hau horrela hasiko dut eta esdakitpero dut, gerora, jarraipena ematea. Nire blogarekin nator, edo nire interneteko txokoarekin, edo nire lorategi digitalarekin. Edonola ere, korporazio teknokapitalisten atzaparretatik urrun mantenduz, nire pedradak, katxarreoak, eta abar luze bat partekatzeko asmoz sortu dut blog hau.

Ez dakit nora joango den proiektutxo hau eta zein izango den bere etorkizuna, baina bidezkoa da nondik datorren adieraztea. Izan ere, Cassidy Williamsen bloga ezaguna nuen eta, Astron egina zegoela eta MIT lizentzia erabiltzen zuela ikusi nuenean, software librearen printzipioei men eginez, fork bat egin eta nire beharretara egokitu nuen. Ez dut uste hau irakurriko duzunik, Cassidy, baina eskerrik asko! 💚