# YT2RSS [Erreminta honen bidez](https://yt2rss.txarli.dev), gustoko duzun YouTube kanal baten RSS Feed-a eskuratzeko aukera izango duzu. Honekin, RSS irakurgailu bat erabilita, YouTube-ren algoritmoaren kapritxoetaz ihes egingo duzu eta kanal horrek argitaratutako igoera guztien berri izango duzu. ## 🚀 Proiektuaren egitura Proiektu hau [Astro](https://astro.build/) erabilita garatu da. Horretaz gain, zerbitzari batean [Docker](https://www.docker.com/) bidez ostatzeko konfigurazio fitxategiak daude (`docker-compose.yml` eta `Dockerfile`). ## 🧞 Komando nagusiak Komando guztiak proiektuaren errotik, terminal bidez, botatzen dira: | Command | Action | | :---------------- | :--------------------------------------------------------------------- | | `npm install` | Dependentziak instalatzeko | | `npm run dev` | Garapenerako zerbitzari lokala altxatzen du `localhost:4321` helbidean | | `npm run build` | Produkziorako fitxategiak sortzen ditu `./dist/` direktorioan | | `npm run preview` | Build-a nola geratu den aurreikusteko | | `npm run start` | Build-a Node bidez altxatzen du | ## 🚢 Docker bidez altxatzeko Proiektuaren erroan, hurrengo komandoa erabili: ``` docker compose up -d --build ```