Files
txarli.dev/posts/sayagata-bueltan-da.md

24 lines
2.1 KiB
Markdown

---
title: Bueltan da sayagata proiektua
slug: sayagata-bueltan-da
description: >-
Sayagata proiektua berriro ere martxan jarri dut.
tags:
- katxarreoa
added: "2026-1-4"
---
Oker ez banago, 2018ko [Pamplona Software Crafters](https://pamplonaswcraft.com/) jardunaldian izan zen. Karlos g. liberalek, sareetan [patxangas](https://mastodon.eus/@patxangas@mastodon.social) ezizena hartzen duenak, arte generatiboari buruzko saio bat antolatu zuen, non [`p5js`](https://p5js.org/) erreminta erakutsi zigun. Honek unibertso bat ireki zidan, izan ere, alor teknologikoa (zehazki, nik hainbeste maite nuen programazioa) alor artistiko eta sortzailearekin uztartzeko aukera ematen zuen.
Hortik aurrera, nire kabuz, `p5js` erremintarekin jolasten hasi nintzen. Hainbat froga egin ondoren, motibazio guztiarekin, [sayagata](https://github.com/Txarli/sayagata) proiektua sortu nuen. [Sayagata](https://commons.wikimedia.org/wiki/Category:Sayagata), patroiak sortzeko japoniar tradizio bat da. Patroien kontzeptua gustoko nuen eta, hitzaren sonoritateak, maitemindu ninduen. Ez nion buelta askorik eman...
Edonola ere, denbora luzez Github-en lotan egon ondoren, Sayagata proiektua berriz ere altxatu dut [sayagata.txarli.dev](https://sayagata.txarli.dev) URL-an. Bertan, ausazko nabigazio baten bitartez, nik sortutako patroi batzuk ikus daitezke. Patroi hauetako batzuk, [George Nees](https://en.wikipedia.org/wiki/Georg_Nees) edo [Vera Molnár](https://en.wikipedia.org/wiki/Vera_Moln%C3%A1r) artista generatiboen obretan *"inspiratuta"* daude. Beste batzuk, [Genuary](https://genuary.art/) taldeko jendeak proposatutako *prompt*-etan oinarritzen dira.
## Etorkizunerako ildoak
Behin hau martxan jarrita, hurrengoa egitea gustatuko litzaidake:
- Interfazea hobetzea, batez ere, patroi ezberdinen arteko nabigazioa ahalbidetuz.
- Patroi gehiago egitea. Hemen da Genuary 2026, ea zeozer egiten dudan!
- Funtzionatzen duena ukitzea maite dudanez, tripak pixka bat eguneratzea gustatuko litzaidake. [Gatsby](https://www.gatsbyjs.com/) bertsio zahar bat erabiltzen du eta [Astro](https://astro.build/)-ra migratzea gustatuko litzaidake, patroi berriak sortzea errazteko.