This reverts commit 16e7badbb9.
txarli.dev
Hamarkada bat daramat internet eta web garapenean murgilduta: hasieran nire kabuz, gero zenbait militantzia esparrutan eta, ondoren, zerbitzu enpresa batentzat proiektuak aurrera ateratzen. Gaur egun, Nafarroako D ereduko Lanbide Heziketako irakaslea naiz ogibidez. Horrekin batera, militantzia esparrutako frikigintzan eta katxarreo sanoan jarraitzen dut. Txistularia ere banaiz.
Honako hau nire interneteko txokoa da (edo bloga, edo oasia, edo lorategi digitala...). Edonola ere, egindakoa eta ikasitakoa partekatzeko baliatu nahi dut.
Ongi etorri interneteko txoko honetara! 🌷
Kodearen iturria
Ez dakit nora joango den proiektutxo hau eta zein izango den bere etorkizuna, baina bidezkoa da nondik datorren adieraztea. Izan ere, Cassidy Williamsen bloga ezaguna nuen eta, Astron egina zegoela eta MIT lizentzia erabiltzen zuela ikusi nuenean, software librearen printzipioei men eginez, fork bat egin eta nire beharretara egokitu nuen. Ez dut uste hau irakurriko duzunik, Cassidy, baina eskerrik asko! 💚
Web orria produkzioan ikusteko
Lokalean frogatzeko edo zuk erabiltzeko
pnpm baliatzen dut, baina beste edozein pakete kudeatzaile erabili dezakezu (npm, yarn...):
| Command | Action |
|---|---|
pnpm install |
Dependentziak instalatzeko |
pnpm dev |
Starts local dev server at localhost:4321-en garapenerako zerbitzari lokal bat altxatzeko |
pnpm build |
Produkziorako fitxategi estatikoak ./dist/ direktorioan eraikitzeko |
pnpm preview |
Desplegatu aurretik, lokalean produkzioko bertsioa ikusteko |
Ongi izan!