Files
txarli.dev/posts/sonder.md
T
2026-08-10 21:11:20 +02:00

23 lines
2.2 KiB
Markdown

---
title: Sonder
slug: sonder
description: >-
Sonder kontzeptuari buruzko hausnarketa bat eta Anariren kanta bat.
tags:
- pertsonala
- musika
added: "2026-8-9"
---
John Koenig idazleak, bere [The Dictionary of Obscure Sorrows](https://www.thedictionaryofobscuresorrows.com/) libururako sortutako hitz bat da `Sonder`. Horrela euskaratu dut [hitz honen definizioa](https://dictionaryofobscuresorrows.com/post/23536922667/sonder) [Eliaren](https://elia.eus) laguntzarekin:
> iz. ausaz gurutzatzen duzun oinezko bakoitza zurea bezalako bizitza bizi eta konplexu bat bizitzen ari dela konturatzea —bere anbizio, lagun, errutina, kezka eta heredatutako erokeriaz populatua—, zure ondoan sakon hedatzen den inurritegi baten erara ikusezin jarraitzen duen istorio epiko bat, existitzen direla jakingo ez duzun beste milaka bizitzatarako pasabide landuekin, zeinetan behin bakarrik ager zintezkeen, atzetik kafea hartzen duen estra gisa, autopistan igarotzen den trafikoaren lauso gisa, ilunabarrean argiztutako leiho gisa.
Txikitan, Iruñeko kaleetatik ibiltzen nintzenean, askotan galdetzen nion nire buruari nola zen posible ikusten nituen aurpegi guztiak niretzat berriak izatea. Gaur egun ere datorkit zalantza hori burura, beste galdera batzuekin batera. Zenbatetan gurutzatu dira gure bideak? Zerk mugitzen du pertsona hori? Nolakoa izango da? Zein da bere historia?
Garai batean, jolas txiki batera jolasten nuen: kalean, taberna batean, pertsona ezezagun bat ikusten nuenean jantzita zeraman arropa nola erosi zuen irudikatzen nuen. Nire buruan pertsona ezezagun horren momentu intimo horretara joaten nintzen, ispiluaren aurrean, bere gogo, zaurgarritasun eta harrotasun guztiak mahai-gainean jarrita, alkandora hori erosiko duen edo ez erabakitzen zuen bitartean.
Eta, honi bueltaka ari naizela, Anariren "Efemerideak" kanta etorri zait burura.
<iframe style="border: 0; width: 100%; height: 120px;" src="https://bandcamp.com/EmbeddedPlayer/album=1063670215/size=large/bgcol=ffffff/linkcol=0687f5/tracklist=false/artwork=small/track=94134342/transparent=true/" seamless><a href="https://bidehuts.bandcamp.com/album/orain-entzungo-duzun-hau">Orain entzungo duzun hau... de Anari</a></iframe>