36 lines
2.1 KiB
Markdown
36 lines
2.1 KiB
Markdown
---
|
|
title: The Beatles taldearen diskografia bisitatzen
|
|
slug: beatles-diskografia
|
|
description: >-
|
|
Errepaso bat The Beatles taldearen diskografiari.
|
|
tags:
|
|
- musika
|
|
added: "2026-4-16"
|
|
---
|
|
|
|
Los Delinqüentes taldeko Diego Pozo gitar-joleari [egindako elkarrizketa batean](https://www.youtube.com/watch?v=30OMn_OZN28), galdetzen zioten ea zein ziren taldearen erreferenteak. Bere erantzuna: diska bat sortzen ari zirela blokeo batera iristen zirenean, Migué, Canijo eta hirurok, The Beatles taldearen diska bat jartzen zuten. "Zigarro" bat egin eta, ixiltasunean, diskoa osorik entzuten zutela. Batzuetan, Migué-k, negar batean, diska kentzeko eskatzen zuela. Bestalde, Laban egindako "Hasiera bat" diskaren aurkezpenean, Gorka Urbizuk, diskaren sorrera prozesuan egunero The Beatles entzuten pasiran ateratzen zela kontatu zigun. Hortik denbora batera, Abbey Road estudio mitikoan single batzuk grabatu zituen.
|
|
|
|
Ez dakit zer duen The Beatles taldeak. Tira, jakin badakit, talde ikonikoa izan zela: John Lenon, Paul McCartney, Yellow Submarine... Baina, telebista edota irratian entzundako kanta mitikoetaz gain, ez diot inoiz gehiegi erreparatu talde horri. Bada, egoerari buelta ematea erabaki dut eta, hurrengo egunetan, bere diskografia osorik entzutea otu zait.
|
|
|
|
# Diskografia entzuteko ordena
|
|
|
|
Ez nekien oso ongi nondik hasi bidai hau. Interneten arakatuta, Reddit-en pertsona batek zalantza bera planteatzen zuela ikusi nuen eta [erantzun honekin geratu naiz](https://www.reddit.com/r/beatles/comments/1i9twf/comment/cb2xzev/):
|
|
|
|
> Listen to them chronologically, excluding Yellow Submarine, switching Abbey Road and Let It Be, and swapping out Let It Be for the superior Naked version. After that, listen through Past Master for their non-album singles and finally finish it all of with a listen to Love.
|
|
|
|
Gauzak horrela eta interneteko pertsona ezezagun horren jakituriari jarraituz, hau da jarraitutako ordena:
|
|
|
|
1. Please Please Me
|
|
2. With The Beatles
|
|
3. A Hard Days Night
|
|
4. Beatles For Sale
|
|
5. Help!
|
|
6. Rubber Soul
|
|
7. Revolver
|
|
8. Sgt. Peppers Lonely Hearts Club Band
|
|
9. The Beatles (White Album)
|
|
10. Let It Be... Naked
|
|
11. Abbey Road
|
|
12. Past Masters
|
|
13. Love
|