Files
txarli.dev/posts/sayagata-bueltan-da.md

2.1 KiB

title, slug, description, tags, added
title slug description tags added
Bueltan da sayagata proiektua sayagata-bueltan-da Sayagata proiektua berriro ere martxan jarri dut.
katxarreoa
2026-1-4

Oker ez banago, 2018ko Pamplona Software Crafters jardunaldian izan zen. Karlos g. liberalek, sareetan patxangas ezizena hartzen duenak, arte generatiboari buruzko saio bat antolatu zuen, non p5js erreminta erakutsi zigun. Honek unibertso bat ireki zidan, izan ere, alor teknologikoa (zehazki, nik hainbeste maite nuen programazioa) alor artistiko eta sortzailearekin uztartzeko aukera ematen zuen.

Hortik aurrera, nire kabuz, p5js erremintarekin jolasten hasi nintzen. Hainbat froga egin ondoren, motibazio guztiarekin, sayagata proiektua sortu nuen. Sayagata, patroiak sortzeko japoniar tradizio bat da. Patroien kontzeptua gustoko nuen eta, hitzaren sonoritateak, maitemindu ninduen. Ez nion buelta askorik eman...

Edonola ere, denbora luzez Github-en lotan egon ondoren, Sayagata proiektua berriz ere altxatu dut sayagata.txarli.dev URL-an. Bertan, ausazko nabigazio baten bitartez, nik sortutako patroi batzuk ikus daitezke. Patroi hauetako batzuk, George Nees edo Vera Molnár artista generatiboen obretan "inspiratuta" daude. Beste batzuk, Genuary taldeko jendeak proposatutako prompt-etan oinarritzen dira.

Etorkizunerako ildoak

Behin hau martxan jarrita, hurrengoa egitea gustatuko litzaidake:

  • Interfazea hobetzea, batez ere, patroi ezberdinen arteko nabigazioa ahalbidetuz.
  • Patroi gehiago egitea. Hemen da Genuary 2026, ea zeozer egiten dudan!
  • Funtzionatzen duena ukitzea maite dudanez, tripak pixka bat eguneratzea gustatuko litzaidake. Gatsby bertsio zahar bat erabiltzen du eta Astro-ra migratzea gustatuko litzaidake, patroi berriak sortzea errazteko.