Files
txarli.dev/posts/pi-hole-pivpn copy.md

2.5 KiB

title, slug, description, tags, added
title slug description tags added
Cisco CCNA-1: Praktikarako apunteak cisco-ccna-1-praktika-apunteak Cisco CCNA-1 egin ondoren, praktikarako apunte nagusiak jasotzen ditut.
katxarreoa
2026-6-1

Laneko kontuak direla eta, Cisco CCNA-1 ziurtagiria atera nuen. Bi zati ditu: test teoriko bat eta Packet Tracer simulatzaileko praktika bat. Hemen, simulatzailean erabilitako komando nagusiak jasoko ditut.

Gailuen konfigurazio orokorrak

Hasierako konfigurazioak

  • Gailuak ezezagun zaizkion komandoak interneten bilatzea ekiditea.
  • Host izen bat ezartzea.
  • Hasierarako mezu bat erakustea.
no ip domain-lookup
hostname X
banner motd #Unauthorized access to this device is prohibited!#

Pasahitzak

  • Pasahitza ezartzea konfiguraziora sartzeko.
  • Pasahitzak enkriptatuta gordetzea.
  • Pasahitzek gutxienez 10 karaktere izateko araua ezartzea.
enable secret ZurePasahitza
service password-encryption
security passwords min-length 10

SSH-a konfiguratzeko

  • Domeinu izena ezarri, RSA gakoak sortu ahal izateko.
  • Erabiltzaile/pasahitz bat sortu.
  • VTY (Virtual Teletype) linea guztiak (16 dira) konfiguratu:
    • SSH-a besterik ez onartu (telnet ezgaitu).
    • Datubase lokaleko erabiltzaileak erabili (gure kasuan, netadmin).
  • RSA gakoak sortu 1024 biteko luzerarekin.
ip domain-name netsec.com
username netadmin secret netadminPasahitza

line vty 0 15
transport input ssh
login local
exit

crypto key generate rsa
1024

Kontsolari pasahitza ezarri

  • Pasahitza konfiguratu.
  • Autentikatzeko pasahitza eskatzera behartu (login).
line console 0
password Pasahitza
login
exit

Konfigurazioa kontsolidatu

copy running-config startup-config

Router-aren konfigurazioa

Interfazeen konfigurazioa

Interfaze bakoitzarekin:

  • Deskribapena sortu.
  • IP helbide eta maskara konfiguratu.
  • Interfazea piztu.

interface g0/0/0
description Connect to Subnet B
ip address <ip-helbidea> <maskara>
no shutdown 
exit

Switch-aren konfigurazioa

1. VLAN-erako SVI (Switch Virtual Interfaze) interfazea konfiguratu

  • Deskribapena sortu.
  • IP helbidea eta maskara konfiguratu.
  • SVI piztu.
  • Atebiderako IP helbidea konfiguratu.
interface vlan 1
description Switch Subnet A
ip address <ip-helbidea> <maskara>
no shutdown 
exit

ip default-gateway <atebiderako-ip-helbidea>

Erabiltzen ez diren portuak itzali

int range f0/1 - 4, f0/7 - 24, g0/1 - 2
description Unused switch ports
shutdown
end